Abio anizkoitza
Erabili Windows lehenengo beti
Windowsek ez ditu beste sistema eragileak detektatzen eta ez dauka abioko menurik. Instalatzean abioko sekuentzia gainidazten du eta ordenagailuak zuzenean Windows abiarazten du.
Linux Mintek (eta Linux banaketa gehienek) beste sistema eragileak detektatzen ditu eta abiarazi nahi duzun sistema aukeratzeko menu bat eraikitzen du.
Arrazoi honengatik, Windowsekin abioko bikoitz edo anizkoitza nahi baduzu, errazagoa eta gomendagarria da Windows lehenik instalatzea eta ondoren Linux Mint.
Konpondu abioko sekuentzia
Windowsek abioko sekuentzia gainidazten badu:
Abiarazi Linux Mint
live
moduan (USB edo DVDtik).Ireki terminal bat.
To list your partitions, type
lsblk -f
and press Enter.
Aurkitu Linux Mint instalatuta dagoen partizioa. Sistema gehienetan ext4
partizio bakarra izango da.
Goiko pantaila-argazkian:
sdb
USB gailua da (ISO irudi bati dagokioniso9660
motagatik ezagut daitekeena).sda
disko gogorra da.sda4
Linux Mint instalatuta dagoensda
disko gogorreko partizioa da.
Partizio-tamainak zerrendatzeko, idatzi lsblk
:
Partizioen etiketak zerrendatzeko, idatzi blkid
:
Muntatu Linux Mint partizioa eta berrinstalatu grub menua ondorengo komandoekin:
sudo mount /dev/sda4 /mnt
sudo grub-install --root-directory=/mnt /dev/sda
Kontuz
Goiko komandoetan ordezkatu /dev/sda4 eta /dev/sda zure Linux Mint partizioari eta disko gogorrari dagozkien balioekin.